XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduko agintari eta militarrentzat kristiñau-maitasuna, gorrotoari lekurik ez emotea, biraoen aurka ekitea eztira euren belarriak gogoz entzuteko zermoi-gaiak, eta gotzaitegitik aita Palauri sermoirik egiteko baimena kentzea lortu dabe.

Arrezkero, fraideak ez eukan bakardadean eta otoitzean bizitea bezterik.

Olantxe iraun dau 1839ko urtera arte.

Urte orretan, Karlistapeko Cataluñan mixiolariak eskatu dabez erriz erri mixioak emoten ekiteko.

Eta Palauk bere buruari badiñotso Paulo apostoluak esan ebanez: Jaungoikoaren itza ezta lotuta egotekoa, eta bere erabagia artuko dau: Karlisten menpean andik ur egozan lurretara alde egitea.

Palau, karlista?.

Palau ez zan beste aldera igaro, karlisten politikaren jarraitzaille zalako.

Ez, bera mixiolari joan zan ara, mixiolari-lana egiteko aukerea eskintzen eutsoelako.

Leida`ko seminarioa.